XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Naparroko Erregeak Tiebasko zaldunak gudarako eskatu ditula ere, esan dit Semeno-k.
Orain genezake era ona Tiebaskoak burrukatzeko....
- Ilko ote dute...? - Ez ba jakin....
Bera ezetzean zegoan, baiña oraiñ... Zeñek daki...?.
- Ilko ez ba-luteke...? Ta urkatzen ba-dute...?.
- Zaldun bikañenak Erregeak eramanak onezkero ta ezin genezake bildur aundirik euki....
Jende askorik gabe naikoak giñake, Semeno barruan daukagula jakinda batez ere....
Zeiñek ez luke arengatik bizia arriskuan jarriko...?.
- Ba-da gure artean bere bizia Semeno-gatik arriskuan jarriko ez lukena ere....
- Saltzallea...? - Nor dan ba-neki....
- Tiebasen ba-dakite nor dan salataria... - Jakin behar... - Baita Semeno-k ere, ba-daki....
- Nor da...? - Sinistuko etzendukena....
- Otxoa...? - Berbera.
- Ta nundik jakin du ori Semeno-k...? - Emakumea beti ao-jario ta mingaiñ-luze....
- Tiebasko alaba...? - Ezer gordetzen ez dakitenak....
Neronek ikusi nuan Otxoaren semeerik gazteena bertan....
- Bai, ori berak ere aitortu du....
- Aitortu du...? - Bai, naparrak semea lapurtu ziotela aitortu du Otxoak....
-Lapurtu...? Ze lapurketa, gero...?.